Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-jartzailea
Loinaz, Uxue
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Maddalen
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maddalen, herriko apaiza zara, eta, Beñat, apostasia egitera joan den herritarra. Apaizak, ordea, ez du eskaera gogotsu hartu.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 


B. Gaztelumendi
Apostata egin nahi
ta esan nuen “Goazen!”.
Geroztik aritu naiz
paperak miatzen
zuregana etorri
ta beti eskatzen
bataiatzea askoz
errexagoa zen. (bis)

M. Arzallus
Hona etorri zara
adorez beteta
ta zure eskaera
zeneukan gordeta
bataiatzearena
ze-nolako buelta!
Errexagoa zen bai
isilik zeunden ta. (bis)

B. Gaztelumendi
Igual ez zen pasako
zuk esan bezela
bataiatu ninduten
umea nintzela
ta uste det gurasoak
esan zidatela
egun dena negarrez
pasatu nuela. (bis)

M. Arzallus
Arrazoi duzu ez zeunden
batere gustura
marruak heldu ziren
ia-ia zerura
orduan bota nizun
kopetatik ura
ta zuk nahiago dezu
kalizako hura. (bis)

B. Gaztelumendi
Ordutik urte batzuk
zaizkigu igaro
orain barra ertzean
naiz jardun pikaro
nola egingo diot ba
ardoari trago?
Zuen kaliza ondo
ozpinduta dago. (bis)

M. Arzallus
Zuk eskurik ez bota
nere kalizari
hortik edaten dut ta
aritu kantari.
Apostasiarena
pekatu da hori
barkatzeko errezatu
hamar Ave Mari. (bis)

B. Gaztelumendi
Errezatuta ere
entzungo al dute?
Elizan daramatzat
horrenbeste urte
baina apostasia
egin nahiko nuke
zuk ere berdin egin
beharko zenuke. (bis)

M. Arzallus
A ze eraso merke
ta ze hitz jario!
Baina jarri behar dut
behingoan serio:
alde egin ezazu bai
adio, adio
monagillotako´re
ez dezu balio! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra