Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-07-07 Lesaka Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sanferminak modu desberdinetara bizitzen dira. Eta zuk oso urruti bizi dituzu; zure kartzelako ziegatik.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
4

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Sevilla Dosen ez da
hain fresko itzala
destinua gurekin
ez da zerbitzala
uztaila ailegatu
eta berehala
eguerdiko hamabiak
entzun eta hala
nahiz eta jakin txupina
urrutian dala
batzutan iruitzen zait
entzuten dudala. (bis)

Kartzelan dagoena
ez dago ederki
guk hala nahi baino ez
aterik ireki
ta presoak sentitzen
hain zail du libreki
baino hala ta guztiz
emeki-emeki
Sanferminak heltzean
zergatik baneki
zirrara berezi bat
sentitzen dut beti. (bis)

Ze egiten du pertsonak
ziegan jarrian?
Ze egiten du han geldi
geldo uztarrian?
Baina ez zazue pentsa
neure alegrian
sentitzen ez dudanik
pozen bat erdian
ta igual izango da
betiko neurrian
nitaz gogoratuko
direla herrian. (bis)

Hemen hamaika urte
nago ta kopeta
dagoeneko daukat
istoriz beteta.
Oaindik ez dut egingo
etxerantza buelta
beste hamaika urte
falta zaizkit eta
baina galtza txuriak
zapi ta txaketa
plantxatuta armairuan
dauzkate gordeta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra