Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-07-28 Usurbil Jaialdia
Gai-jartzailea
Zubietako Bertso-Eskola (Zortzitan)
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mantxi Zarauzko bere elkartetik Aginen sagardotegira joan da urteko sagardo bila.

Deskribapena

Doinua
Behin batean Loiolan III
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi
Denok degu gustoko
sagardo erana
ta elkartetik neri
ipinia lana
konfidantzan etorri
gaur naiz zuregana
ze sagardo da hemen
urik ez daukana? (bis)

A. Laburu
Sagastian euriak
sagarrak bustiak
ura zeukatek batzuk
bezela bestiak
baino poz eman zidak
hemen ikustiak.
Zarauzko preziuan
salduzko dizkiat. (bis)

Mantxi
Pozik ireki dezu
hemengo atea
ta gustagarria da
txotxa eratea.
Zarauzko prezioan
nahi dezu esatea?
Bueno tokatzen zaizu
dohain ematea. (bis)

A. Laburu
Uste al dek dardarra
in dutela hankek?
Hori ere nik azkar
erantzun dezaket:
arrazoi pixka’t badu
hemen lagun batek
txakolinan onduan
ia dohainik dek. (bis)

Mantxi
Txakolina igotzen da
hain azkar burura
sagardoa ordaintzea
nolako tortura!
Ez dezunez nahi dohain
nik esan modura
ez zera aberastuko
Mantxiren kontura. (bis)

A. Laburu
Behar dan preziua
pagatzeko faltan
berriz’e sagastia
izango dek bakan
erdi preziua nahi
zergaitik? Nolatan?
Ba al dakizue honek
gaur zenbat lan dakan? (bis)

Mantxi
Ni imajinatzeko
banauzu kapaza
Ipintzan zein ote da
aizu kapataza?
Zu ezagututa izan
behar du erraza
beti zabiltza eta
plazarikan plaza. (bis)

A. Laburu
Lasai Mantxi ni ez nak
jartzen odol bero
elkar ondo ezautzen
diau honezkero.
Botila ez dezute
pagatzen bi euro
kubata zazpi euro
pagatzeko gero. (bis)

Mantxi
Negoziante gogor
izatera heldu
ia sumatzen zaitut
xurraren eredu
pixka bat pagatzeko
prestu bagaude gu
trago batzuk edanda
hitz egingo degu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra