Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia
Gai-jartzailea
Ibargurengoitia, Erlantz
Bertsolariak / Egileak
Martin, Alaia
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Numero bat emango dizut. 7.200 kilometroko distantzia.

Deskribapena

Doinua
ETAren su-etenetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Gutxi begiratzen dugu
lehenaren pantailara
denborak hartu du eta
urteotan abiada
deportatu, iheslari
vintagea da beharbada
ta gaurkoa gainditzeko
zenbatentzat aski traba.
Zazpi mila ta berrehun
beiratuz gero mapara
zazpi mila ta berrehun
ta beti bi begirada
norabidearen baitan
distantzi desberdina da. (bis)

Urteak igaro dira
aldatu dira paisaiak
lurrazalaren mapak ta
herrietako bisaiak.
Holakotan debekuak
eta mugak ekipaiak
bihurtzen dira ta urrundu
ohi gaitu hurbildu nahiak.
Baina pentsa zer dakarren
orainaldiko talaiak
maitasun ta atxikimendu
dira delituen gaiak
sustraiak maitatzearren
mozten dituzte sustraiak. (bis)

Ez dakit zehazki zenbat
urte ote diren aurten
zure sorbaldetan zure
iragana eramaten
aurpegia eman nahi ta
beti bizkarra ematen
ea bada hurrengoan
ta hurrengoan esaten
nik gehiagotan entzun dut
ea aipatu nezakeen
ta hemen nago berriro
kantuan igande baten.
Ea ongi etorrian
ere kanta genezakeen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra