Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia
Gai-jartzailea
Ibargurengoitia, Erlantz
Bertsolariak / Egileak
Uria Albizuri, Jone
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Traineru mundura joango gara. Izaro Lestayoren paperean kantatuko duzu. Getariako patroia. Urte osoan gizonezko trainerua gidatzen aritu eta gero, ez duzu parte hartzerik izan Kontxako estropadan. Lehorrean geratu zara

Deskribapena

Doinua
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Ligara joan naitekeela
ezin dudala Kontxara
legediara zuzendu zuten
askok beren begirada:
“El patrón” baten “Patroi” bestean
erdera eta euskara
ta salaketa ta iritziak
jendeak gogoz plazara.
Niri eskerrak ikusi dugu
denbora gutxian hara!
Polemika bat nola heltzen den
generotik hizkuntzara.

Ta niri esker zurrunbiloan
erdigunean Getari
ligan kasurik egin ez arren
Kontxa zelako atari
filologo ta iritzi emaile
kritikan ta salatari
zenbait zutabe, hamaika txio
eta kaian pankarta bi.
Akaso ez nion minez helduko
gaur Kontxako egunari
niri aina kasu egin ezkero
emakumen arraunari.

Gure izenik ta palmaresik
ez da iristen inora
Kontxan sariak berdindu arren
ez da berdindu denbora
ta ligan ere ez gaituzte nahi
lau trainerutatik gora
gizonezkoen traineruetan
egin behar dugu froga.
Gai horietara heltzen denean
nerekin sortu den moda
orduan pozik hartuko ditut
estatxa ta ziaboga.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra