Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Mujika, Jon Mikel
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Erantzuten jarriko zaitugu. Zuek puntuak jarri Sebastiani
Gaiari oharrak
Bertsokidek jarritako puntuak erantzuten

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du

M. Lujanbio
Arratera etorria
hainbeste urtetan
S. Lizaso
ez dira gehiegiak
askoren ustetan
irailan zazpia ni
beti ametsetan
eta etorri nahi dut
beste hainbestetan.

O. Iguaran
Etortzeko gogoa
kadukatzen al da?
S. Lizaso
Bai batentzat gogorra
degunean malda
baina orain badut
bertsotako galga
eta gastatuko zait
noizbait beharbada.

A. Egaña
Ta bueltan zuzenean
jetxi Azitaina.
S. Lizaso
Zuzenean jeistea
litzake azaña
hor kurbak nola dauden
batek nahi dun aina
frenoakin hartu behar
bakoitzai tamaina.


M. Lujanbio
Geratzen bazaituzte
inoiz kontrol baten
S. Lizaso
Sebastian naizenikan
ez diet esaten
ta gero ahopean
hoinbeste aipamen
eta uzten didate
etxera joaten.

O. Iguaran
Ta nola daramazu
saioetan dieta?
S. Lizaso
Sarri bizio denak
neuretzat gordeta
baina deskuidatu´re
eiten naiz tarteka
gaur ere saiatu naiz
sagardoi kolpeka.

A. Egaña
Metafora bat al zen
Donutsaren hori?
S. Lizaso
Nahiz asko ez diraden
kontuan erori
Donutsan zuloakin
hainbeste istori…
Gustatu egiten zaio
bat baino gehiori.


Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Antton eta Maria I


M. Lujanbio
Mendin ere abailan
ibiltzen zerana
S. Lizaso
hori nik ez dut lortzen
nahiz ta den nik plana
udaran egunero
mendira joana
goizen jeikitzeak
nahiz ta eman lana
asko da joatean
gozatzen dedana. (bis)


O. Iguaran
Esan aurten onttotan
zenbat tonelada?
S. Lizaso
Tonelada hitz haundia
degu beharbada
oraindik ez da heldu
brote ta bolada
txiki-txikiak daude
ta geroko laga
eta udazkenean
gehiago ahal bada. (bis)

A. Egaña
Baina udazkenean
biziko al gera?
S. Lizaso
Lasai oraindik behintzat
badago aukera
nahiz ta egunero dan
hiltzeko bezpera
zergaitik hemen heldu
gu etsipenera?
Soka luzea degu
gaurtikan aurrera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra