Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin
Bandoari jarri diot
arratsaldean arreta
ze abisuak garaian
iristen dira tarteka.
Ordubete nahiz ta ez den
husteko nahi beste beta
poliki egin nahi nuke
nostalgia ariketa
etxe bat berez ez baita
lur, sabai eta pareta
baizik bazter baten amak
egindako errieta
plater zaharrak ta basoak
ta umetako bizikleta.
Ez al da astunegia
iraganaren maleta?
Gurasoek ezin dute
bila etorri bertara
pilatu dituztelako
zortzi ta bi hamarkada.
Etorri naiz ta bidean
hautatzeko buru-traba
dexente sortu zaizkit ta
usainaren besarkada
jaso dut sartu orduko
nere umetako gelara
paseoan ibili naiz
shocke-ean hona ta hara
nahiz beranduagorako
izango zen beharbada
uholdea garaiz iritsi
zait kolpez begietara.
Ahal dudana salbatzeko
egingo dut eginahala
argazki album pare bat
ta ikastolako mantala
belarritakoak batzen
lagungarri den albala
ta nahiz guztia galtzea
izan litekeen tamala
zergatik irudikatu
tristeziaren kresala?
Objektuak gauzak dira
sentimenduen azala
ura iritsi aurretik
joango naiz berehala
ta behar ez den guztia
urak eraman dezala.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra