Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Bertsoa entzun |
2019-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Estiballes
Ni ere ez naiz aditua
hau da dakidan apurra:
arkeologoak zebiltzala
euren pala ta atxurra
laurehun ostraka aurkitu
zirela gauza ziurra
euskeran historiaren
pausu haundi bat hor urra!
Gero politakariek
sartu omen zuten muturra
faltsuak zirela esan
ta gainetik bota lurra.
Faltsuak baldin baziren
baldin baziren gezurra
zergatik ez frogak egin
zeri diote beldurra?
Orain zaila da konpontzen
egindako aberia
lehen indusketa bat zena
orain da hondategia.
Eliseo arkeologoan
bizitza ze miseria!
Nahiz eta askorentzako
hau den konplexuegia
Europako aditu askok
bota diote begia
esanez egin zen lana
izan zela zilegia.
Beraz faltsuak ez badira
baldin badira egia
historiaren aurrean
nork emango du aurpegia?
Noizkoak dira ostrakak?
Noiz eginak ta ze garai?
Frogarik egin ezean
inkognitak hortxe darrai.
Bitartean Eliseo
bere epaiketaren zai
eta hau azaleratzen
hainbat arreba ta anai.
Badira jendeak gustoko
ez dituen hamaika gai
baina euskaldun bezela
nola egon gaitezke lasai?
Odol beroak nahi ditut
ta odol hotzak ere bai
baina euskalgintzan behintzat
odol gaberik ez dut nahi.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra