Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2019-04-27 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi
Bertsoa entzun |
2019-04-27 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gazte garaian tokatu izan zait
baserriraino heltzea
baina denbora pasatu eta
aita ta ama hiltzea.
Presio asko anai artean
ta sutan dago eltzea
tirabiratan gabiltz guztiok
nolako malaletxea!
Hemen guztiok zaindu nahi dugu
aita ta amaren etxea. (bis)
Beteta dago armiarmaz ta
arratoien kaka usaiz
eta lurrera eroriko da
konpontzen ez bada garaiz.
Pentsatzen hasi ta erabakia
hartu dut nik modu lasaiz
konpon dezaten anai-arrebek
bertara lanera joan maiz
ta berrituta dagoenean
bizitzera joango naiz. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra