Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gogoetak [Bertsoa] / Xanti Zabala "Lexo"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Xenpelar Saria (19. 1989)
Bertsolariak / Egileak
Zabala, Xanti "Lexo"

Deskribapena

Izenburua
Gogoetak
Dokumentuan jasotako izenburua
Gogoetak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Barrutik eske ari zait, sentipenen ahotsa
Sinadura
Xanti Zabala "Lezo"
Data
1990-01-26
Doinua (txt)
Amurizaren, "Gizona ez da ogi bakarrez bizi ..."
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Euskera : Euskaltzaindiaren lan eta agiriak [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
1990, 2
Zenbakia
35
Orrialdeak
461-462

Gogoetak [Bertsoa] / Xanti Zabala "Lexo"

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Euskera : Euskaltzaindiaren lan eta agiriak [Aldizkaria]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Barrutik eske ari zait,
sentipenen ahotsa.
Zerbait esan nahirik daukat,
kantu bidez bihotza.
Zer da udako beroa,
edo neguko hotza?
Zer da pozen sustraia zer,
penen arantz zorrotza?
Bizi pozen iturria,
baldin bada jaiotza.
Nekatuen ohe goxo,
ez ote heriotza? (Errepika).


2
Haurtzaroa dugu noski,
aro guztiz alaia.
Hortik aurrera hasten da,
bizitzako bidaia.
Umean ametsarekin,
haundi izate nahaia.
Ez egi ta ez gezurra.
izaten den garaia.
Oraindik udaberriak,
dauka lora usaia.
Jolas ta ilusioak,
zabal dute zelaia.

3
Ilusioa nahiz dugun,
zoriontasun dama.
Bizi moduak berekin,
du beste hainbat zama.
Nahi dena zail da lortzea,
lortzea nola asma?
Ez da gutxi irrikatzen,
dirua eta fama.
Horren truke zenbaitek sal,
dezake bere ama.
Kapritxoen morroi denak,
inguruan du drama.

4
Alaitsu eta umorez,
egoten ez da errez.
Mundu honek nahiko penak,
ekartzen ditu berez.
Batzuek Naturarenak,
besteak giza legez.
Gizartea hor dijoa,
aurrera mila nekez.
Ahoa betetzen zaigu,
sarriegi hitz merkez.
- Hura da pekataria,
ai pekaturik nik ez-!!!
5
Errudun inor jotzea,
geure gaitzen botika.
Hori da gaur egunean,
nagusi den lojika.
Geure burua engaina,
dadin gabiltz apika.
Edo teoria hortan,
datza gure praktika?
Ahal bada besteren bizkar,
gizenduaz patrika.
Horrela balitz inbento.
polita da etika ...

6
Batzuek beti dabiltza,
irrifarra dutela.
Barruan daramatela,
arima txit ustela.
Sinetsi deskuidaturik,
egon nahiko nukela.
Oker horretan jauzirik,
uste bai dut gaudela.
Geuk hi1 dugun lagunari,
geuk eginaz gau-bela.
Hori da krudelkeria,
ezer bada krudela.

7
Baina zer motatakoa,
dugu giza-piztia,
Batzuetan hain krudela,
bestetan hain eztia.
Ordaindutzen dugun zerga,
ez al da garestia?
Anaiari ukatuaz,
egun senti izpia.
Ordu da ikus dezagun,
ongia ta gaizkia.
Betiko ez dadin gugan,
galdu ondra guztia.

8
Arrazoizko aberea,
omen dugu gizona.
Askotan iruditzen zait,
gusto txarreko broma.
Bera dugu jakin arren,
txarra ez dela ona.
Kalte egite hutsean,
aurkituz zoriona.
Lagun hurkearen aurka,
erabiliz azkona.
Besteren gaitzez pozezko,
lerdea dariona.

9
Pozoinezko landarea,
bihotzean aldatu.
Amodiotik gorroto,
izatera aldatu.
Arbol haundi egiteko,
berriz lurra goldatu.
Kontzientziaren kontra,
ere guztiz koldartu.
Barneko itxas barea,
bilakatuz olatu.
Besteek suntsitu hala,
erabat geu ondatu.

10
Ustelduz goxatutzen den,
fruitua da mizpira.
Gainerako denak doaz,
zabortegi saskira.
Geure burua ta bestez,
nahi badugu aixkira.
Behar duenari eman,
laguntza, ez azpira.
Bide horrek garamatza,
zeruko mahastira.
Eta zerurik ez balitz,
on egina aski da.

Gogoetak : Donostia, 1990-I-26 / Xanti Zabala "Lezo". Euskera, ISSN 0210-1564, 35. libk., 2 zk., 1990, 461-462 or. http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50335.pdf

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra