Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-01-19 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-01-19 Getaria (G) Jaialdia
Gai-jartzailea
Areizaga, Uxune
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Gaztelumendi, Beñat
Ibarzabal, Nerea
Labaka Mayoz, Ane
Martin, Alaia
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur eguneko presakako bizimodu honetan, alde batetik bestera korrika gabiltzan honetan askotan nekatuta egon ohi gara. Zuek, kontaiguzue, oharkabean zein lekutan edo non hartu duzuen lo noizbait?

Deskribapena

Doinua
Adixkidia Andoaindikan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-01-19 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Nekearekin egoten gera
sarri loaren atean
nik ere gauza batzuk gordeak
badauzkat nere artean.
Hamar urtekin lo hartu nuen
gaztea nintzen artean
Sebastianen ta Andoniren
bertso-afari batean.

N. Ibarzabal
Gazte garaian Bilbon bizitzen
ta ezer ez zenez traba
ostegunetan mila taberna
zeuden bertatik bertara.
Ta behin klasean lo hartu nuen
begiei erortzen laga
ta ikasi nuen ostiraletan
ez joaten klaseetara.

A. Labaka
Poz-pozik igo naiz lehen oholtzara
ez nau inorrek behartu
atzo parranda egin nuen ta
orain logurea sartu
honek zuekin lotura dauka
ta beharko det onartu
lehen begiak itxiak neuzkan
baina ez zerate ohartu.

L. Goenaga
Errusiako mendia nola
oso gustuko ez dudan
eta Ametsek esan bezela
zerbeza ona da udan.
Bai lo hartu nun banku batean
bakarrik Port Aventuran
eta txanpon bat bota zidaten
biharamunan fakturan.

O. Barroso
Parranda luze batetik bueltan
gauzak nola disimula?
Etxeko atean ezin aurkitu
giltza sartzeko formula.
Beraz hor bertan lo hartu nuen
ez dut ahantziko sekula.
Bueno gutxinez konta nezake
etxean lo hartu nula.

A. Martin
Narkolepsia dudala esaten
atrebitu izan da zenbait
sarri hartu dut lo nahiko sakon
autobus baten ta ez ligth.
Baina ez pentsa ni lokartzen nau
gertatu litekeen zernahik
ez naiz alperra inondik baina
amestea gustatzen zait.

B. Gaztelumendi
Behin Santelmotan aritu ginen
gogoz Zumaia astintzen
zero-zerorik ez zuten saltzen
eta gaua goiz egin zen
tiketa hartu topoan sartu
eta hau zaila da berdintzen
Añorgan jetxi nahi nuen baina
Hendaian esnatu nintzen.

N. Ibarzabal
Klase batera joatean edo
gero liburutegira
edo trenean edo busean
hegazkinean berdin da
leku denetan har dezaket lo
ta ohean sartzean tira
hiru-lau ordu egon naiteke
nire sabaiai begira.

A. Labaka
Ai Gabonetan hitzordu batzuk
izaten dira astunak
elkarrizketan hasitakoan
gaiak estutan, estunak.
Altxa ditzala gora eskuak
behatzak ta eraztunak
familiako bazkari baten
inoiz lo hartu ez dunak.

L. Goenaga
Nahiz ta gustora ibiltzen naizen
nahiko anbiente hezean
oso gustora egon naiteke
ohean eta etxean.
Nahiz ta fidatu egin behar den
nik emandako hitzean
nik lo hartzen det mendira plana
eiten degun bakoitzean.

O. Barroso
Ta abenduko gau izoztuan
nere Volkswagen goxoan
lo hartu nuen ta bertan egon
lo seko ni goiz osoan
gero ertzainak esnatu nindun
ai modu deserosoan!
Pentsatu nuen hobe egongo
nintzela kalabozoan.

A. Martin
Lo hartu izan dut tren txu-txu baten
traktorean ta txalupan
lo hartu izan dut bainera azpian
eta mendi baten puntan
ta amonaren aldemenean
bazkarien mahai burutan.
Nere ametsa da lokartzea
logopedaren kontsultan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra