Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-01-24 Barakaldo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-01-24 Barakaldo Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Naparruatik ardo karraio A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-01-24 Barakaldo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Bereiztu behar ditugu gure
bertso aro eta garai
hogeita hamar bat urte plazetan
igaro ditut eta ai!
Lopategikin kantatzen nuen
Lazkao Txikikin ere bai
ta asko maite nituen baina
ez nun beraiek izan nahi.

J. Uria
Beraiek beraz izatekotan
ez zenuen aski interes
eta oroitu naiz Lopategiz
hizketaz hasi zarenez
Bizkaia osoan fama izan du
eskola lanean berez
Algortaraino ailegatu zen
baina ezker aldera ez.

J. Maia
Beraien euskera itxiakin
egiten zidaten solas
nik nere euskera plastikozkoan
berriz banun nahiko jolas
referentziak haundiak ziren
eta ez txarrak inolaz
baina nik referente nituen
Evaristo ta El Drogas.

J. Uria
Erreferente desberdinekin
aurrerantza hiru pausu
baina lehenago esandakoari
ere egin diot kasu
ustez plastikozko euskararekin
nonbait ibili zara zu
ez zaitezela negarrez hasi:
euskalkia badaukazu.

J. Maia
Baina ez nuen hori etxean
egunero berriketa
eta gainera hain desberdina
nuen nire silueta
bertsotara joateko etxean
egiten nuen koleta
baina ondoren utzi ohi nuen
niki azpian gordeta.

J. Uria
Egia esan ez dut ikusten
gaurko eskaparatean
baina garaia ez duzu izango
memorian, apartean
beraz koleta ezkutatua
lotsatan zure kaltean
ez zaitut ondo imajinatzen
sagardotegi batean.

J. Maia
Sagardotegia ghetto bat zen
han ezin ezer itxaron
igual saioa jartzen ziguten
mendi auzoan, edonon
koletarekin disimuloan
igual hara joaten zen Jon
baina gero afari horretan
neska bat ere ez zegon.

J. Uria
Neskarik ere ez zegoela
pentsatuta mekaguenla!
Egia esan ez zen izango
panorama bat itzela
zuen koleta, belarritako
eta kantatuz bestela
egia esan eskerrak dena
aldatuko zenutela.

J. Maia
Sukaldean ikusiko zendun
orduan neska bakarra
publikoa dena zen rurala
ta dena baserritarra.
“Belarritako dun mutil hori
martzianoa ta makarra”.
Bueno ta ja ez dizut esan nahi
neska eta bizkaitarra.

J. Uria
Garia horretan ez Twiter, Facebook
ez Internet eta ez like
dena izango zen a grosso modo
ezer ez zen egiten light
neska bizkaitar bat ezinezko
deskribatu duzu nonbait
egia esan bertsolaritza
uzteko gogoa sartu zait.

J. Maia
Patxarana eta Farias ziren
bertsotarako lizentzi
hori kontsumitzen ez bazendun
ene zenbat diferentzi!
Gero bi orduz konbertsazio
alimalizkoei eutsi
nik ere uztea pentsatu nun
baina ez nuen inoiz utzi.

(tabernako musika entzuten da)

J. Uria
Ez zenuela utzi eta ordutik
pasa da urte ilara
sagardotegi batean behintzat
musika ez zen han traba
baina guzia kontatu ondoren
hemen bertatik bertara
lehenago ez nuen pentsatu baina
superviviente bat zara.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra