Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-02-09 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-02-09 Senpere Jaialdia
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hamar urteko futbolari ttipia zara Beñat. Larunbatero joaten zara jokatzeko esperantzarekin. Baina ez zara biziki trebea futbolean, ez zara biharko Messi, eta ez duzu sekula minutu bat bera ere jokatzen. Aldi honetan, erabaki duzu Aitor zure trebatzailearengana joatea horren aipatzeko.

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-02-09 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Metro ta hogeita hamabost
eta zenbat hesi!
Jostaketan ninduten
gurasoek hezi
ikusi dizkidazu
nahiko ahulezi
nahiz ez naizen Cristiano
nahiz ez naizen Messi
saiatzeak ez al du
saririk merezi? (bis)

A. Mendiluze
Zerbait merezi dezu
saiatzeagatik
ta jokatu nahi dezu
badakit, badakit.
Baina ez zaitut jartzen
ta hara zergatik
lezio bat ikasi
dezazun hontatik
itxoiten jakitea
taldearengatik. (bis)

B. Gaztelumendi
Taldearen barruan
ze ekaitz, ze laino
nahiz besteen aldean
naizen nahiko ñaño
taldearen barruan
heldu naiz honaino
minutu bat ere ez
hori latza da ño!
Traumatik gehiago du
leziotik baino. (bis)

A. Mendiluze
Nik ez daukat asmorik
inor zapuzteko
baina bai gauza asko
zuri erakusteko
pazientzia behar da
behin markak hausteko
horregatik nahiz kapaz
zu hemen uzteko
benetan zenbat gogo
dezun ikusteko. (bis)

B. Gaztelumendi
Irailean horixe
esaten zenidan
hogei entrenamendu
joan dira segidan
eta ni beti hortxe
aulkiaren jiran
azkenak goaz kopan
ta azkenak ligan.
Ni ez naiz Messi, baina
zu`re ez zera Zidane. (bis)

A. Mendiluze
Ni ez naizela Zidane
dakartzu ahora
baina badakidala
hona hemen froga
zuk jarraitu etortzen
besteen ondora
neketik etortzen da
noizbaiten mejora
ta noizbait norbait ere
lesionatuko da. (bis)

B. Gaztelumendi
Ez dut nahi lesiorik
inork eranstea
bakarrik galtza motzak
astero janztea.
Nik larunbataren zain
eman dut astea
baina erabaki dut
behingoan ahaztea
futbola utzi eta
bertsotan hastea.

A. Mendiluze
Beraz, aldatu egin
nahi dezu papera
ta bertsotan hastea
da zure aukera.
Igual ez da onena
esate batera
han ere aulkian egon
normala ote da?
Denbora guztian zai
ia noiz atera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra