Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-03-07 Pasaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-03-07 Pasaia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Azkarate, Donibane
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Duela hilabete eta erdi gutxi gorabehera, Xuak, hiru urte pasatu ondoren bere amarekin, kartzelatik atera behar izan zuen, legeak hala aginduta. Nerea, zu, izango zara Olatz, Xuaren ama, eta Miren beste preso politiko ohi bat egoera beretik pasatuta dagoena.

Deskribapena

Doinua
Geldirik ezin naizela egon
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-03-07 Pasaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Egun on Olatz bisita baten
lehenengoz elkartzen gara
bi preso gara eta bi ama
hemen bertatik bertara.
Haurra etxera bidali dute
ta zu bueltan kartzelara
galdera erraz bezain zail bat dut:
zer moduz sentitzen zara?

N. Ibarzabal
Eskertzen dizut galdera hori
ta galdetzeko ahalmena
ederki dakit zu ere hemendik
pasatakoa zarena
ta nahiz ta jakin hau haur batentzat
leku egokia ez dena
iruditzen zait infinitura
luzatu dela kondena.

M. Amuriza
Neuk be esaten izango ote naiz
guzti hau gainditzeko gai?
Esaten nuen:”Ez dut bakarrik
bizirauteko aina dohai”.
Kondena aipatu duzu ta egia
da aldatzen dela zernahi
zure zigorra luzatu arren
bere askatasuna ere bai.

N. Ibarzabal
Beraz zigorra izan dadila
bere askatasunan ordain
itxaropentsu geratu behar
hurrengo bixitaren zain
ta galdera bat oin zuretzako
hartu nahi nuke neure gain:
zu zelan zeuden oin urte batzuk
eta zelan zaude orain?

M. Amuriza
Itogarriak egiten zaizkit
nire zeldan lau pareta
hauek, ta egia esan etsita
ere egon naiz tarteka
eiten duguna eiten dugula
kritikauko gaituzte ta
ez iozu utzi inori jartzen
ama txarran etiketa.

N. Ibarzabal
Ze etiketa joan zaizkigun
azal gainean marrazten
ama bikain bat zer eta nola
izan behar den zehazten.
Pentsamendu bat bakarra daukat
egoera hau errazten
herri zati bat badagoela
ez dena honetaz ahazten.

M. Amuriza
Gure umeak joango dira
lasai parkean barrena
badutelako nahikoa babes
gure familiarena
nik umeari esaten nion
“Norena zara, amarena?”
ta aitortzen dut neu naiz umea
gehiago behar dabena.

N. Ibarzabal
Oso lotuta sortu zelako
esparru txikien mende
baina badago kanpoaldean
bera zaintzen hainbat jende
guk geure indarra eutsi behar orain
geure barruko botere
ta bixita bat jarri behar dugu
hurrengo hilean ere.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra