Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin
Amesgaizto bat izan dut
eta esnatu egin nau
gero mamuez pentsatzen
loz egin beharra barau.
Ze ordu dira bisitarako?
Ez abisu ta ez arau.
Nik gurasoei esango diet
norentzat da opari hau?
A. Egaña
Haur begirada duzu ta
normala da kezkatzea
ataria zikindu det
ez inola ezkatzea
aita ta amak esango’izute
omen dela eskratxea
baina sinistu zazu egitan da
legezkoa eskatzea.
A. Martin
Eskratxe hori ze ote den
ezin dut ulertu bela
hemen platano bat dago
ogia eta papela
eta usainez beteko duzu
sukaldea ta logela.
Ez al dizute aita-amek esan
birziklatu behar dela?
A. Egaña
Birziklapenan horrekin
utzia nauzu zorretan
egia da ezin utzi
ezertxo ere sobretan
zure aita-amak hitzetan zuri
ta nahiko beltzak obretan
noizbaiten irrist egin zutenak
platano azal horretan.
A. Martin
Aizu hitz egingo dizut
edukatu ta atsegin
zu portalez nahastu zara
juzka nezake desberdin
politikoak baitira haiek
goiko elitea, enfin!
Aita ta amak ez dute inoiz
zabortegian lan egin.
A. Egaña
Baina aita eta amak
sortua hainbeste min han
zabortegi bat onartu
baizuten nunbait aintzinan
nik ondo dakit ze portaletan
eta ze ate ixkinan
jatorra zera baina tamalez
zu familiz nahastu zinan.
A. Martin
Baina zalantza zalantzaz
ezin ninteke atertu
hori magia izan zen
malda bat egin zen lehertu
ta ondorioz zu egin zara
etxe atarian agertu.
Eskerrik asko bisitagatik
baina ez dut deus ulertu.
A. Egaña
Bueno magia zer dugun
nere iritzi umila
ez da lur asko jaustea
autobide baten bila
magia degu gaur deus ez eta
bihar berriz diru pila.
Hemen magia bakarra dugu
zure aita-amen kartila.
A. Martin
Baino kartila hori maiz
gorde dute sekretuan
juxtu koltxoian azpian
beira ez nintzen momentuan.
Banoa hemendik atea itxita
ta zu ere hala juan
ametsgaiztoa hartu behar dut
lehen utzi dudan lekuan.
A. Egaña
Neroni ere banoa
haurra ez egin negarrik
ez pentsa oraindik behintzat
ein dezunik ezer txarrik.
Muxu handi bat eman nahi dizut
ez dago esan beharrik
nik besteen haurrak maite baititut
ez neronenak bakarrik.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra