Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2020-04-01 Online Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
Bertsoa entzun |
2020-04-01 Online Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Noiz hasi ote zen dena?
Ez dut oroitzen eguna
gure buru gainetara
iritsi zela iluna?
Asko handitzen dijoa
positiboen bilduma
baina oraindik egin behar
dugu laneko jarduna
jefearengana joan naiz
eta esan diot “Jauna
zein da garrantzitsuago
bota zure erantzuna
irabazten den dirua
edo gure osasuna?” (bis)
“Bihar etorri lanera”
axolagabe esan dit
beraien zikoizkeriak
antza ez dauka mugarik
COVID-19 horrek
ez du galtzen denborarik
atzo bik ta gero hiruk
ta bihar ziur hamabik
orain ez bada gelditzen
jauna ez daukat dudarik
gero geratu beharko da
eta guztiok lan barik
jakin egizu ez dauka
honek atzera bueltarik. (bis)
Jende askok ikusi du
hurbiletik heriotza
askok urduritasunez
uzkurtua du bihotza
zuk lanean jarraitzeko
diozu, nun duzu lotsa?
Ahalik goraino bete nahi
duzu diruaren poltsa
jendearen haserrea
jakin ez duzu arrotza
bueltan etorriko zaizu
egiten dizut aitortza
denborak ipiniko du
bere lekuan bakotxa. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra