Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-04-02 Online Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-04-02 Online Jaialdia
Gai-jartzailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Beñat
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Beñat, San Martin egoitzara joan zara bertsotara. Egoiliar berria den Mantxi behin eta berriz ari zaizu esaten garai bateko bertsolariak bai zirela onak... Bertsotan hasi orduko erantzuten hasi zaizu.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
7

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-04-02 Online Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso
Urteroko bixita
da gauza normala
aurten ere etorri
naiz iaz bezala
egin nahi nuen saio
ona, mundiala
erantzuten didazu
nik kantatu ahala.
Hau bai dela saio bat
esperimentala.

Mantxi (*)
Posturan zera horrein
mutiko baldarra
nahiz ta igual errima
ez zen horren txarra
nahiz ta ez nun ezautu
bertsolai bakarra
ta zu zure ustetan
zeran hain azkarra
eredurik onena
zan Lizaso zaharra.

B. Lizaso
Horrek neretzako du
kriston presioa
hori da abizenak
duen prezioa
ez da nolanahikoa
bedeinkazioa
ondo egiteko det
obligazioa
hobea da hirugarren
generazioa.

Mantxi
Bertso eskoletan hasten
zerate hau lantzen
lehen Landetan taberna
egoki bat bazen.
Zuk daukazun itxuraz
hitz eitera goazen
nahiz biloba zerala
aritu kantatzen
Lizasoren tankeraik
ez dizut ba hartzen.

B. Lizaso
Horrek ezin nau utzi
ni hala’re lasai
ez zera Lizasotar
bat ikusteko gai
ote zaude erantzun
azkarren baten zai?
Baina argibideak
garbi uztea nahi
mailan antzik ez daukat
mahaiaren bueltan bai.

Mantxi
Hanka sartzeko noski
banun arriskua
zu biloba zeranik
ezin sinistua
zure aitonak zeukan
bertsokera istua
ta zu izanagatik
bizkorra, listua
falta dezu txapela
ta Montecristua.

B. Lizaso
Baina itxialdian
ezer egin ezin
atera naiz kantatu
nahi bainun zurekin
bota dituzu mila
arrazoikei gordin
baina egon zaite pozik
ze behar dezu jakin
nork kantatu ote du bi
generaziokin?

(*) Mantxik ahotsa loditu eta hitzak ondo markatuz kantatzen du.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra