Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-04-17 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-04-17 Online Jaialdia (Etxetik-etxera)
Gai-jartzailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Martin, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete eta zuen sexu unean musika izango zenutela lagun erabaki zenuten. Eta musikaren arabera izaten zen larru jotze hori. Gaur da lehen aldia musikarik gabe ari zaretela.

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-04-17 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jon Martin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin
Beti modu berean
genuen probatu
aspaldian ez dugu
asko aprobatu
gaurkoan abestirik
ez dizut grabatu
ritmorik nahi baduzu
zerorrek kantatu.

U. Agirre
Kanta eta irrintzi
eingo dut gustora
irits gintezke baina
ez dakigu nora
gogor eta xuabe
behera eta gora
ea moldatzen geran
gure erritmora.

J. Martin
Punka jarri ezkero
basati zeharo
heavyarekin ez da
irteten arraro
baina zuk maiz musika
estiloa nahiago
ta klasikoarekin
nazkatuta nago.

U. Agirre
Rockak igotzen dizu
zuri libidoa
ta klasikoarekin
nago ni igoa
baina Jon gure gauza
aurrera dijoa
bukatzen ari zaigu
repertorioa.

J. Martin
Ez dakit harremanan
hala dagokigun
errutinak ipini
ote gaitu ilun?
Motibaziorikan
bada beste inun
Spotifyn bihurtu
gaitezen premium.

U. Agirre
Berriz Internetera
jo didazu ti-ta
zuk heavya nahi dezu
nik berriz klasika
guztiontzat badago
pentsatzen hasita
bakoitzak jar deiogun
nahi degun musika.

J. Martin
Baina probatu dugu
hainbeste aukera
ta hala ere nago
aspertu antzera
ta kontutan har zazu
nonoiz’e etxera
SGAE etorriko da
ta rekaudatzera.

U. Agirre
“SGAE etorriko da”
ze ai zera esaten?
Kontu hauek ez dira
errez eramaten
ta nik esango diet
ea entzuten duten
kobertura txarrakin
ez gendula entzuten.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra