Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-05-15 Online Jaialdia (Astigarragarako) [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2020)
Saioa
2020-05-15 Online Jaialdia (Astigarragarako)
Gai-jartzailea
Laburu, Agin
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Astigarraga erdigunean hasi da festa. Zamalbide auzoan ere izaten da oraintxe festa. Eta ez dut ulertzen. Zergatik kostatzen zaigu hainbeste gauzak bateratzea? Zergatik daude Astigarragan bi San Isidro egun? Zergatik bi Aberri Egun?...Zerk bereizten gaitu? Zerk elkartzen

Deskribapena

Doinua
Azken arnasa eman nahi nuke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-05-15 Online Jaialdia (Astigarragarako) [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ukaezina gauzak bikoizten
egiten den eginahala
uste genduen hori eginez
haundiagoak ginala
zer arraiotan sartzen diogu
elkartasunai puñala?
Iruditzen zait ohar gaitezen
garaia ere badala
gauzak bi zati egin ezkero
erdia bihurtzen dala.

Adibideen bila hasita
asko ez dira faltako
aitzakiak’e aurki daitezke
hamaika nola-halako
“Hik egiten dek, ta nik ere bai”
aspaldi dago modako
ta motibo bat izan liteke
nire ustez hortarako:
guk geuk nahi deguna egiten degu
gerekoiak geralako.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra