Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2020-05-22 Online Berezia (Orozkorako) [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2020-05-22 Online Berezia (Orozkorako) [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gai bakarrak betetzen du
egun aktualitatea
asmatua den edo ez
horixe da debatea
birus ikusezin batek
hartu digu agintea
zer den ez dakigu baina
ederra dauka ospea!
Txina, Estatu Batuak
boterearen trukea
bakuna ez da izango
itxura baten merkea.
Gizarte honek non dauka
aguantea, limitea?
Momentuz ardien gisa
portatzen dabil jentea.
Noiz aterako gara gu
berriz bertsotan plazara?
Entzulerik gabe gaude
ohikoaren kontrara
non dira zuen txaloak
negarra edo algara?
Etxean igarriko da?
Zeozer bai beharbada.
Eutsiko al dugu denok
hau asko luzatzen bada?
Edota emozionalki
guztiok itoko gara?
Inor be ez ukitzea
oso gauza tristea da
gustora hartuko nuke
edonoren besarkada.
Ta orain medikua da
gizartearen txapelduna
osasuna zaindu leiken
Jaungoiko guztiz ahalduna?
Baina nork ematen dio
gaixoari maitasuna
ospitaletik kanpora
gelditzen bada laguna?
Jadanik sobera daude
dirua, harrotasuna
gauza sinplen esperoan
pasatzen dugu eguna
guztiok gara maitasun
zatiren baten zorduna
ta eguzkiak ekarriko
al du zoriontasuna!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra