Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2020-06-10 Online Berezia [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Saioa Alkaiza, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ander Elortegi
Bertsoa entzun |
2020-06-10 Online Berezia [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Saioa Alkaiza, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ander Elortegi
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Barroso
Hau jantzi eta nor naizen
ez leike errex kalkula
baina aurten aurkitu dut
bizirauteko formula
txanoa jantzi, piszinara joan
ta ez naiz irtengo sekula
nonbait entzun dut kloroak berak
birusa akatzen dula.
S. Alkaiza
Txirrindua gainera igo
beharra dugu tarteka
errotondara iritsiz
nabil buelta eta buelta
irabazlea ez naiz ta hala’re
jarraitzea daukat meta
bertsolaritza eta bizitza
da fondoko lasterketa.
A. Elortegi
Zezenketaren munduak
kritika du merezita
eta hau ridikuloa
hona gorantz ikusita
kuarentena hontan etxean denok
izan dugu kriston pinta
toreroaren itxurarekin
beti pijama jantzita.
P. Abarrategi
Ni berriz uniformedun
hori utzi nahi dut klaro
kalean zehar gu bakarrik
sentituz horren arraro
zelatarian paperarekin
pixka’t nekatuta nago
jarri ditugu sekula baino
multa askozaz gehiago.
M. Arzallus
Ni konjunto etorri naiz
ez al da sorginkeria?
Azken finean sorgin bat
delako bertsolaria
diferentzi bat badago baina
eta gainera haundia:
makilik gabe eta hitzekin
egiten dugu magia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra