Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2020-06-13 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2020-06-13 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Ni beti aurreraka
noa ttirri-ttarra
Hara horko moxala
ta hango lizarra
begiratu ze berde
daukagun belarra!”
Nik gaztea dirudit
ta zuk berriz zaharra.
M. Amuriza
Arnasa hartu eta
izerdia xuka
zu berriz zigarroai
zupa eta zupa
gelditu naiz ta nabil
kamerai musuka.
Alde hortik argia
kentzen didazu ta!
A. Egaña
Hara ze esan didan
hain lagun kuttunak
berekin pasa leizke
gau eta egunak
objetibo argiak
nere itzalez junak
argirik ez du galtzen
lehendik’e ez dunak.
M. Amuriza
Mendia bizi dugu
gu biok desberdin
zuk arin joatea
duzunez atsegin
joan tontorreraino
gailurra ager dedin
ta goitik behera niri
argazki bat egin.
A. Egaña
Ni gorantz joango naiz
triliri-tralara
baina aizu mendira
etorriak gara
zure argazkirako
pantano bat hara!
Ai ez zuk egindako
hanka zuloa da.
M. Amuriza
Hanka zulo bat dago
lokatzez hustua
zuk berriz orguiloa
hazia, puztua
hain arin joateko
hau nire juzkua:
norekin egin duzu
Andoni apustua?
A. Egaña
Neure buruarekin
alajaungoikua!
Badago arau on bat
arau mendikua
gaur apurtuko degu
ta bada nahikua
lauetan egitean
hamaiketakua.
M. Amuriza
Bokadiloa duzu
motxila horretan
ta nik presarik bape
ez gaurko honetan
zeure buruarekin
apustu ta obretan
ia beti irabazle
ta beti zorretan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra