Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Oihana Arana, Urko Arregi, Aitor Tatiegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2020)
Saioa
2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia
Gai-jartzailea
Oses, Maria
Bertsolariak / Egileak
Arana, Haizea
Arana, Oihana
Arregi, Urko
Tatiegi, Aitor
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Andrea, (Haizea) panorama xelebrea topatu zenuen pisuan. Zure gela, egongela eta sukaldea erakutsi zizuten, baina ez gainerakoen gelak. Imajinatzen hasi zinen orduan nolakoa izango ote zen gela bakoitza. Zer zeukaten paretan itsatsita, nola ote zegoen ohea...

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Oihana Arana, Urko Arregi, Aitor Tatiegi

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Arana
Afal ordua heldu zen eta
nik egin nien kritika
aspaldi neukan pisukideak
ezagutzeko irrika
Ilargik Frida Kahlo
dauka eta auskalo
zer daukan hor itsatsita
oso argi dago hau datorrela
ilargitik ikasita.

O. Arana
Bai Frida Kahlon poster bat daukat
horixe al da arraro?
Nire logelaz eta apalez
ni benetan ondo nago
kalendarioa horrela
apuntatzeko regla
ta zertarako gehiago?
Ta irakurri behar zenituzkeen
liburuz beteta dago. (bis)

H. Arana
Julen ezautzen ere joan naiz
berez xuabe-xuabe
eta sinsangre itxura dauka
baina ez dabil hain grabe
posterrik ez opari
hau dabil oso nagi
du ohe bat parez pare
hobeto esanda dauka koltxoi bat
izararik jarri gabe. (bis)

A. Tatiegi
Behin garbitzera bota nituen
ta labadora ez jarri
orduz geroztik koltxoia ta ni
ondo igurtziz elkarri
ez liburu, ez poster
ez zabiltz horren oker
ondo diozu igarri
badaezpada arropa ez den
ezer ez nuen ekarri. (bis)

H. Arana
Ta zer esango gure Iraultzak
ziur daukan inguruak
azken finean begano hauek
ez dira hain seguruak
jatorra da Iraultza
karteraz argal antza
halaxe diotso buruak
fotokopiatu egiten ditu
Ilargiren liburuak. (bis)

U. Arregi
Noski nik ere ikasi nahi dut
berak dakien apurra
eta liburu pila bat dauzkat
bat ere ez da laburra
ondoren nire gela
geratzen da horrela
aizkora eta egurra
eta pareta guztian Silveiran
bukaerako agurra. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra