Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Urko Arregi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2020)
Saioa
2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia
Gai-jartzailea
Oses, Maria
Bertsolariak / Egileak
Arregi, Urko
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Egongelan zaude telebista aurrean. Iraultzak (Urkok) esan du umore saio berri bat estreinatu dutela ETB1en eta euskaraz izanda babestu behar zenuketela. Ilargik Salvame (Telecinco telebista kateko saioa). ikustea proposatzen du. ETB hilda dagoela, alferrik dela saiatzea...

Deskribapena

Doinua
Azienda bat dago
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Urko Arregi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Arregi
Nahiz Euskal Telebista
ez den ibiltzen latz
hemen hauxe ipini
behar dugu beraz
zuk ikusi nahi duzu
dena gazteleraz
baina nik ulertzen dut
bakarrik euskeraz.

O. Arana
Zure buru jandako
ta buru hutsean
ez, ikusiko dugu
denbora luzean
kontraesana zilegi
delako funtsean
Pantojaren alaba
Poli de Luxean

U. Arregi
Ta Salvame horretan
ere zenbat truko
baina neretzat ezer
ez dago gustuko
zugatik bada hori
ikusi ta punto!
Baina hola Euskal Herrria
ez da salbatuko.

O. Arana
ETBko euskara
ja dago zendua
inpernupea baita
daukaten zerua
ni naiz deabrutxoa
ta ni aingerua
ikusi behar da behar
ez den eredua.

U. Arregi
Beraz gero ikusi
Facebook eta Insta
bilera utzi eta
piztu telebista
nik ikusi nahi nuke
ETBko lista
Aitziber Garmendian
superfana naiz ta.

O. Arana
Bai Aitziber ona da
ezin egin uko
baina Jon Plazaola
nik ez dut gustuko
telebista ikusteak
ez du lagunduko.
Gero Instagramean
like eman ta punto.

U. Arregi
Ni aspaldian nago
Instagrametik at
eta hola egongo naiz
oso argi daukat
euskeraz bada nahiko
ta gaiera zenbat!
Erlon edo egongo da
bertso saioren bat.

O. Arana
Edo Hamaika tb
Telebarrenetik
askatu dezakegu
ETBn aurretik
gauero Telecinco
sartzen dut zainetik
Wazemank ta Goenkale
kendu zirenetik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra