Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nire garaian egindakoa
nahiko oihal, nahiko sare
urtetan sendo sartua nago
eta osasunez xuabe
ta itsasoa beti hain zabal
mugarik gabe goi ta behe
goiz ta iluntzez leiho ertzean
hortxe zauzkat parez pare
ta nik kresala neure azalean
zabaldua aldez alde
ni zahartuz eta aldatuz noa
ta zu berdin-berdin zaude.
Eta gauetan sarri entzuten dut
zure orroaren hotsa
eta neguan haitz izkinetan
masailen parera hotza
Ondarru eta zure historia
ez delako izan motza
garai batean bete zenigun
bai poltsikoa bai poltsa
ta marinelak itotakoan
herritarren min zorrotza
ze itsasoak bi gauzak ditu:
bizitza ta heriotza.
Eta sarritan kantatzen dizut
nik leiho aldamenean
ta erantzuna ere entzuten dut
nire bihotz barrenean
nolako poza hartu ohi dudan
zu harrotzen zarenean
eta malkoak irteten zaizkit
bare-bare zaudenean.
Nire historia amaituko da
laster zuzen-zuzenean
eta olatu bihurtu nahi dut
hauts bihurtzen naizenean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra