Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Iban Urdangarin, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-09-25 Lazkao Berezia
Gai-jartzailea
Garmendia, Aizpea
Bertsolariak / Egileak
Urdangarin, Iban
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lazkao Txikik ongietorria eman digu gaur, eta zuek orain duzue berarekin hitz egiteko unea.

Deskribapena

Doinua
Mundu hau uzten bazun
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Iban Urdangarin, Iker Zubeldia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Urdangarin
Aupa Lazkao Txiki
zer moduz lehenbizi
beheko berri ematen
beharko naiz hasi
zu joan zinenetik
askoren desgrazi
Lazkaok jarraitu du
hazi eta hazi
herrian ezezagun
egin dira kasi.

I. Zubeldia
Andregairik ez zizun
bilatu Birjinak
zuk hala ere nahigo
zenitun sorginak
geroztik egin ditu
kukuak zirinak
ta oraindik kalean
dabiltza sardinak
zuri “Alto!” esaten
zizuten berdinak.

I. Urdangarin
Herririk herri zenbat
bazkari eta mahai
zenbat dantzaldi libre
agarratu ta jai
garai haiek gogoan
dabilzkigu guk ai!
Eta zuen borrokak
gure ahuan darrai
euskera libre dago
bertsoa ere bai.

I. Zubeldia
Nola lortu zenuen
horrenbeste ospe?
Hainbeste bertso eder
ta txiste ilustre
inork ahaztu zaitunik
ez zazula uste
umeek marrazkiak
ikusi dituzte
ta monjek ere faltan
botatzen zaituzte.

I. Urdangarin
Konbentutikan metro
gutxira neurtuta
plaza bat dago zure
izena hartuta
ordu txiki batzutan
bertara sartuta
sarri kantatu dizut
lepotik hartuta
zu ere bertan zaude
harri bihurtuta.

I. Zubeldia
Zenbat arrazoi gozo
ote dezu eman?
Denak entzun ditugu
gainera primeran
agurtuko zaitugu
saio bukaeran
eta ezin dizugu
segi zazu hegan
Florentino ta Patxi’i*
eskuminek eman.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra