Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Mujika, Haritz
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?”

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Mujika
Erdi bidean gelditu al zen
Anjel zure jarioa?
Hautu hau hartuz egin dezake
honen erremedioa
plazara joan ta bertan kantatu
ta ondoren adioa.
Baldintza onak badauzka baina
nomina prekarioa. (bis)

A. M. Peñagarikano
Asko pozten naiz, nahi izan dezu
neri galdera egitea
ahal dan moduan aholkatu nahi det
nik nere lagun maitea.
Noski bertsotan ez dezu izango
patrika bete-betea
ez pentsa horren xamurra danik
bertsolari izatea. (bis)

H. Mujika
Nahiz ta gazterik ederki hasi
oholtzatan eta plazatan
etapa berri batean asko
ikusten ditut atakan
saioa hemen ta beste bat han
ostiral, larunbat, jaitan...
Baina hori soilik egoten al da
bertsolariaren baitan?

A. M. Peñagarikano
Konturatzen naiz nahi zenukeela
zuk bertsoetatik bizi
jadanik askok esan dizute
“Bertsolari ona haiz hi”.
Baina apustua apustu da ta
nahi dizut adierazi
askotan galdu egiten dala
ta gutxitan irabazi. (bis)

H. Mujika
Baino ez nuke nahi ematea
entzuleak kalabaza
urte luzean ibili nahi det
saioz saio, plazaz plaza
gero atzetik gazteak datoz
ta haiek agian pasa
eta orduan txipa aldatzen
ez da izango erraza. (bis)

A. M. Peñagarikano
Ohitura txarrak hartu daitezke
kontuz ibili laguna
eta pentsatu ez dala hutsa
beti bertsozko jarduna
ondo badakit zu nola zeran
oso mutil zentzuduna
ze esatea nahiko zenuke?
Egin zazu ahal dezuna! (bis)

H. Mujika
Lehen bi onenak ibili dira
plazaz plaza saioz saio
baino Covid-a etorri da ta
orduan denari aio.
Nahiz jakin zein den nere bidea
eta nik zer dudan nahio
horri denbora ematekotan
zeri kendu behar zaio? (bis)

A. M. Peñagarikano
Bertsolariak gaur egun ere
oso onak asko daude
eta denbora nola igaro
zu orain galdezka zaude
horra Egaña nola egin zan
hainbeste txapelen jabe
eta egunak pasatzen zitun
umeak ikusi gabe. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra