Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-10-24 Mungia Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2020)
Saioa
2020-10-24 Mungia Berezia
Gai-jartzailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Inbidia sanoa diozu elkarri. Baina zertan?

Deskribapena

Doinua
Ez hormigoizko lur zatituak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-10-24 Mungia Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
A ze ahotsa, a ze klasea
Etxahun Lekue daukazuna
zure arrazoi, zure erantzun
bete hoien gaitasuna
zure ideia ta betozkoa
hobe egiten zaituna
ta batez ere hartuko nuke
zure regulartasuna. (bis)

E. Lekue
Hainbeste lora entzun ostean
ai ene zenbat sentipen!
Baina atzetik datorrenari
nik miresmenik ezin ken
hain desberdinak garela biok
halantxe deutsot irizten
ni beti antzera nabilela
eta zu beti barrizten. (bis)

N. Ibarzabal
Baina gehiegi barrizte hori
sarri izaten da traba
zu beti zuzen pauso onean
ni galduta hona, hara
zure ideien argitasuna
ilea zein begirada
eta gehiau ezin zitekeen ta
larrabetzuarra zara. (bis)

E. Lekue
Holangorik ez neban espero
harritu egin nozu ai!
Izan be zuk denok harritzeko
gaitasuna dozu alai
azken horreri helduko deutset
hori ez baita aldagai
larrabetzuar izan nahi badozu
pisuak badagoz salgai. (bis)

N. Ibarzabal
Nik poltsikoa hutsik daukat ta
horrekin bide motzean
agian hortan ere ondo zoaz
berriz pausu zorrotzean
sarri amestu dut Etxahun daukazun
brilloan ta ahotsean
poemaren bat utzi nahi nizun
noizbaiten mesanotxean. (bis)

E. Lekue
Nire poemak aldiz ez dira
bate politak izaten
hemendik kendu ta hortik kendu
ai ze falta ete jaken!
Sentimentuzko gauza ederrak
entzun deutsudaz hainbaten
ta niri kostaten jat jendeai
gauza politak esaten. (bis)

N. Ibarzabal
Baina ikasten zabiltza Etxahun
beste hainbeste bezela
orain elkarri halako lora
merke botatzen gaudela
egiaren bat esan daiteke
hau gezur bat da bestela
beraz gustora hartuko nuke
bitrinan duzun txapela. (bis)

E. Lekue
Ba hurrengoa zeuk irabazi
pozik geratu zaitezan
Nerea hori gauza txiki bat da
hori posible ete zan?
Alkarreri hain gauza politak
zelan deutseguzan esan
alkarri kontra deukoguzenak
saio osteko zerbezan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra