Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2020-11-06 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena, Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2020-11-06 Zaldibia Jaialdia
Gai-emailea
Sarasola, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Txoperena, Maddi Ane
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen herriko betiko taberna jabez aldatu da. Dena aldatu da bertan. Orain joaten zarete eta dena erdaraz dago, zerbitzariak, kartelak, musika...

Deskribapena

Doinua
Ludi bizitza abesti gozoz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2020-11-06 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena, Ane Zuazubiskar Iñarra

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zuazubiskar
Zenbat denbora barra ertzean
atzera eta aurrera!
zenbat zerbeza, zenbat kubata
zenbat parranda tankera!
Baina tabernak aldatzen dira
eta jabetik jabera
leku berean dago lokala
baina ez da leku bera.

M. A. Txoperena
Leheno pareta hartu ohi zuten
hemen hainbeste aldarrik
taberna xume ta euskalduna
baina ez zuen deus txarrik
buruan daukat galdera bat ta
ez dago esan beharrik:
hona etortzen segi behar al da
ohituragatik bakarrik?

A. Zuazubiskar
Ohitura berez badugu eta
berak nabarituko du
nola igaro ohi diren hemen
mila egun, mila ordu
baina Maddi Ane ohiturak berak
badauzka hainbeste modu
zeozer igual alda lezake
guk esaten badiogu.

M. A. Txoperena
Baina hain espainol dugun taberna
ez da erreza aldatzen
erderaz ari da kantuan ta
gazteleraz zerbitzatzen
lehen gustora genbiltzan baina
ia ez ginen ohartzen
kendu ondotik hasi baikara
geneukana baloratzen.

A. Zuazubiskar
Lehengo kartelak faltan baitauzka
gaurko pareta marroiak
diferenteak dira musika
zerbezen behe eta goiak
baina nabarmen aldatu dira
herrian ere sasoiak
urardotuta ez al dabiltza
bezeroon arrazoiak?

M. A. Txoperena
Baina bezerok izan behar gara
igual tabernaren jabe
lehen ezetz erran dizut bai baina
orain igual bai hala’re
zerbitzariai zerbait erran ta
egingo dut horren alde
bestela laster geldituko da
bate bezerorik gabe.

A. Zuazubiskar
Beraz berriro joango gara
osteguna heldu ahala
betiko gisan kuadrilla dena
euskaraz beti bezala
eta eskaini zerbait nahi badu
lasai eskatu dezala
ulertu dezan aldatu nahi ta
gu hemen prestu gauzkala.

M. A. Txoperena
Hau aldatzeko prest gaude eta
hortarako aurrean zut
ikusten dut bai horretarako
dituzu ideia batzuk
baina ni ez naiz ausartzen eta
igual erran zaiozu zuk
ta ezezkoa ematen badu
ordun kritikatuko dut.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra