Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-05-29 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Aitor Servier

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Hernandorena Saria (13. 2021)
Saioa
2021-05-29 Baiona Jaialdia
Gai-jartzailea
Bidegain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Aizpurua Ibargarai, Haira
Servier, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Haira euskara irakaslea zara; Aitor, bretoiera irakaslea. Urte anitz badu lanean ari zaretela zuen hizkuntzaren alde, eta emeki-emeki zuen egoera aitzinatzen ikusi duzue. Baina berriki kolpe bat hartu du zuen esperantzak.

Deskribapena

Doinua
Ilun ikarak azken argia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-05-29 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Aitor Servier

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Servier
Diwan hauetan irakaskuntza beti izan dut gustuko
nahiz ta batzutan dudarik nuen ahal gintuzten ordainduko
Molac legea dela zer uste dudan hau jaso orduko?
Kolpe bat eman digute baina ez gaituzte geldituko.

H. Aizpurua
Nahiz ta ez dugun nahi hemen denak gira Frantziaren parte
bakoitzak dugu gure kultura izan nahi dugu aparte
baina hor dira gibelean ta segitzen dute jo ta ke
horrela segi behar al dute gu arrunt suntsitu arte?

A. Servier
Nola haur batek eskolan pasa ohi duen bizi zatia
galdetzen digu honen arrazoi eta haren zergatia
bestelakoa litzateke Haira frantsesen erabakia
diputatuek izanez gero gure haurren enpatia.

H. Aizpurua
Sufritzen dugu gure bizitzan gertatzen da egunero
zuek bretoiak, gu euskaldunak eta kortsikarrak gero
ongi hautsiak eskubideak dituzte bai honezkero
baina aurrera eginen dugu denak elkartu ezkero.

A. Servier
Gure herrietan tokia hartzen dute hamaika aldarrik
guk Ar Redadeg, zuek Korrika, Herri Urratsen bada izarrik
kosta ahala kosta dirurik gabe segitzen dugu beharrik!
Eta ez dugu konstituzio arrotz horien beharrik.

H. Aizpurua
Ta orain gaizki baldin bagira lehen okerragoa zen
segi dezagun elkartzen eta gure hizkuntzan kantatzen
aldarrikapen guziak egin eta plazetan elkartzen
gure oraina eta geroa ez ditugu utziko galtzen!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra