Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-05-29 Dima Plaza librea [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-05-29 Dima Plaza librea
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-05-29 Dima Plaza librea [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Adizu Unai kantatu dezu
nere lehengo arrazoitik
asmo haundiak omen dauzkat nik
eta heldu dezu hortik
gaurko saioko nobedadea da
kantatzea hemen goitik
ezer txikirik ezin det bota
udaletxeko balkoitik. (bis)

U. Iturriaga
Ez zara egongo altura hortatik
kantatu barik sekula
onartu’idazu nire ziria
pentsatu ez dala burla
bi banderaren artean zagoz
distantzia dot kalkula
eta esan behar dot duda barik
ondo geratzen jatzula. (bis)

J. Maia
Neroni hemen erdian nago
bandera baten antzeko
beti hementxe banintz bezela
gaur sentitzen naiz etxeko
espiritua ere jartzen zait
pixka´t harroxko antzeko
kriston gogoa sentitzen ai naiz
plaza inauguratzeko. (bis)

U. Iturriaga
Garai bateko NO-DOan legez
handitu ez da ba bestea!
Ze pozik dauen aitzeko hemen
nahikoa da ikustea
gusto badozu alkatearen
mozorroa zeuk janztea
baldintzatxo bat baino ez dekozu:
arratieraz ikastea. (bis)

J. Maia
Ba oparitu ikastaro bat
nere urtebetetzean
ea azentoa non jarri behar den
noiz arnas hartu hatxean
ni hemen nabil bertsoz lanean
herriko udaletxean
eta zu berriz "Viva la Pepa!"
Araozko landetxean. (bis)

U. Iturriaga
Niri Ibonek agindu deust ta
halan etorri naiz gora
aitortzen deutzut ez nekiela
benetan seguru nora
ta esan deustie “Ohe bat dago”
eta nik erantzun “Hoba!
Holan siesta bat bota neik Jonen
bertso luzetik bertsora”. (bis)

J. Maia
Konponketa bat egin behar dut
grafiarekin gustora
Aramotz dela ta ez Araotz
beti gora batzuk froga
ba ez lagunak gaur ni igo naiz
udal balkoietan gora
dekretu batez gaurtik aurrera
hau Araotz izango da! (bis)

U. Iturriaga
Laster egin dau bere postua,
laster hartu boterea
baina izenak kanbiatzea
lar izango da ordea
Aramotz dago hor goian nonbait
hats ta belar suabea
erdi bat dana dimostarrena
ta beste erdia geurea. (bis)

J. Maia
Erdi ta erdi konforme nago
konformista naiz gainera
gero gauean horra joango naiz
ta igual biok batera
sartu gaitezke zure atzeko
logela horren ohera
izarak kendu ta jar dezagun
gure herriko bandera. (bis)

U. Iturriaga
Beraz etorri gurako zeunke
Aramotzera nigana
bandera hartu izara lez ta
in dozu gabeko plana
oztopotxo bat badago baina,
konpontzeko gatxa dana:
"noventakoak" dira oheak
ta beharko dugu bana. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra