Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2021-06-18 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Oihana Arana
Bertsoa entzun |
2021-06-18 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Oihana Arana
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bizitzan gorri tokatzen dira
makina bat semaforo
eta kotxeak harrapa ez zaitzan
ibili behar da al loro
nik ahal dela bertan uzten dut
sano zebra-bide oro
ta ni neu zaintzen saiatu ohi naiz
nola ez naiz ba jagongo?
Ba oporretan beharko nuke
baina mahaian bi ukondo
eskerrik asko galdetzearren
nahastuta, baina ondo.
Gaur ziur nentorren ta jantzi ditut
sandaliak eta gona
leku ederrari eman nahi nion
nere hitza, nere forma
utzi nahi nuen nere umorea
ta nere alde sakona
txaloa baita gureak moduko
zain jonkien metadona
eta neretik uztera nator
noski ez da inongo broma
bada garaia bilakatzeko
pertsonaia ja pertsona.
Baina bizitza eta egia
bihurtzen dira problema
neurria eta errima dira
plazer-bide ta kondena
begira zeinen ziega polita
den bertsolariarena
esku batean txaloa eta
beste eskuan zoramena
ze nahiz ondo egon ta ondo egin nahi
faktoreak dauka dema
beti ez da iguala nik nahi nukeena
eta ateratzen dena.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra