Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2021)
Saioa
2021-06-19 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Aranburu, Ainhoa
Gai-emailea
Irazusta, Aintzane
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete.
Gaiari oharrak
Bi doinuak aldizkatu zituzten.

Deskribapena

Doinua
Lili bat ikusi dut I
Urzo xuri pollit bat A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Neretzako zerala
badakit zierto
gauza bat daukat orain
zuri esateko
zabiltza auto iskina
ta dantza areto
zenbat ta gazteago
neretzat hobeto.

M. Amuriza
Dantzan hasi gara ta
pausatzen pausatzen
zoaz nire ondoan
ni berriz zabaltzen.
Arrimuan joatea
arrisku bat al zen?
Kontuz ja ari zatzaizkit
oin puntak zapaltzen.

A. Egaña
Oraintxe ikusi det
neretzat aukera
dantza egite soila
nahikoa ote da?
Goazen orain kanporantz
ta goazen batera
abriguaz batera
han utzi det sega.

M. Amuriza
Barruan geratzea
akaso hoba da
hor fresko egiten du
ta ez zazu konpara!
Ni gustora nenbilen
gaur hona ta hara
ta zu nork gonbidatu
zaitu festa hontara?

A. Egaña
Ni etortze arrazoi
ta hurbiltze zio
zein ote dan jakin nahi
horixe desio
alperrik izango da
mila maldizio
areto hontan ni naiz
lehenengo sozio.

M. Amuriza
Sozioa zarela
ta hemen kabitzeko
nahiko lan duzu halere
denok isiltzeko
tiraka ari zatzaizkit
zugana biltzeko
joateko etorri zara
ala gelditzeko?

A. Egaña
Hainbat adikzio ta
ohitura txar jabe
zure rutina hoietan
txertatuta daude
amak uzteko esan
zuk segi hala´re
zu etorriko zatzaizkit
neu bila joan gabe.

M. Amuriza
Zurekin joateko
ez nago oraindik
gaua luzea baita
ta aspaldidanik
bideo jokoetan
bezala lehendanik
beste zazpi bizitza
oraindik dauzkat nik.

A. Egaña
Ba lehenengoa pasa
dezu irakiten
gazte ta asto zera
gazte eta kirten
eskutik sartu gera
nik besotan irten
nik alperrikan ez dut
bidairik egiten.

M. Amuriza
Aretoan erdian
bilintzi-balantza
hasi ta zuk marmarka
egin duzu dantza
aurpegi txarra duzu
ta erretxinen martxa
jubilazio eskasa
geratu zaizu antza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra