Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko handia
Doinua: Emazte baten bihotz xamurra I
J. Soto
Aita eta amak dagoeneko
laurogei urte inguru
eta gu haien atzetik gatoz
bi anaiak buruz buru
alarguntzean euren buruak
zaintzen ta eurei lagundu
amak horretan asmatuko du
aita, ez nago seguru.
Neurria: Zortziko handia
Doinua: Nere gogoa hegan dijoa
A. Egaña
Ama joan da aita geratu
guretzat litzake txarra
bere burugain sekula ez da
izan geure aita zaharra
denean luke premia eta
denean gure beharra
kiniela da aitak bakarrik
egiten dakin bakarra.
J. Soto
Bai heziketa diferentea
izandu baitu emeak
beti besteentzat izandu dira
beti besteentzat erneak
gizonezkoak mikroondasean
berotzen ditu esneak
ta erne ibili zeren gu gara
gure aitaren semeak.
A. Egaña
Baina pixka bat ikasten edo
ari gera nerekiko
urteren buruz ez ote dugu
eskemarik irekiko
imajinatu aita alarguna
igual ez luke etsiko
bera dutxatzen gu hasi eta
igual ez digu utziko.
J. Soto
Ama askotan sostenarekin
baina ez inoiz biluzi
ta bera hil edo aita joan lehenik
hortan dauka alde gutxi
eta ezin zen diren garaian
bere Dodotis ta guzi
pentsa ezazu biluzik guztiz
ez ditugula ikusi.
A. Egaña
Ba une hori heltzen denean
ze arazo borobila
bitako batek joan beharra
dutxako esponjaren bila
oraindik ere biak bizirik
nahiz herio den hurbila.
Aitaren egin dezagun eta
lehenik bera joan dadila.
J. Soto
Nahiz ta genero rolak aldatzen
doazen iaz zein aurten
zaintzan aritu beharko dugu
biak anaiak izaten
baina galdera bat otutzen zait
erantzuteko hitz baten
bitakoren bat arreba balitz
zer pasatuko litzakeen.
A. Egaña
Galdera hori balizko bezain
tentagarria izan da
“Bietako bat arreba balitz”
bota ez didazu ba danba!
Arrebak luke aita edo amari
beti laguntzeko txanda
ta gu erdi libre geundeke beti
launtzen degula esanda.
J. Soto
Biak izango dira gatibu
herioren zorigaitzen
baino ai aita ze gaixo txarra
ja deusek ez du lasaitzen
amak badaki bere burua
goxatzen eta apaintzen
nik segiko dut badaezpada
ama pixka´t gehio zaintzen.
A. Egaña
Gertatzen bada, gertatzen bada
zaintzan horrenbeste ordu
eta hortako prest egoteko
moduan ote gaude gu?
Entrenatuta hainbeste era
hainbat manera ta modu
saiatuz gero azkenerako
doinua hartuko diogu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra