Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Iturriaga, Unai
Pagola, Eli
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Albistea jakin berri dugu; gaur izango da kalean musukoaz derrigorrez ibiltzeko azken domeka. Zuen ustez ahoa berriro bistan izateak zer ekarriko digu?

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Eli Pagola

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Urte ta piku bada denbora
Maite horretan pentsetako
baina egia esan hausnarrik
ez dot egin neuretzako
musuko ta guzti ja jentea
ia ikusten neban guapo
ta ja ez dekogu aitzakiarik
jentea ez saludetako. (bis)

E. Pagola
Lehenago norbait gurutzatu ta
aise ingo hion ixkin
baina orain ja beste zeozer
dena ez den horren ziztrin.
Ze eder eta guapa hengoen
maskarilla horren azpin
urte t’erdiko karies danak
bistan geratuko zaizkin. (bis)

M. Amuriza
Esango neuken irribarreak
barriz ikusteko edarto
esango neuken euzki apur bat
hartzeko biboterako
baina hori baino sinpliaue on
lau berbaz espliketako
ta desietan naz ian barriro
be ezpanak pinttetako. (bis)

Abarkas
Zenbat denboran mine egon dok
bere lekuen gordeta?
Maskarillien azpien orain
gora behera eta buelta
baina berdin jok oin zer datorren
hortan ezin nok ni neka
lehengo bixerra maskarilla lez
bastante ibiltten dot eta. (bis)

U. Iturriaga
Jente optimistaz inguratute
geurko honetan neu egon.
Maskara kendu leikela eta
ai horrenbeste zorion
baina arauek irauten dabe
Iorretan eta edonon
zetako kendu mosuko zaharra
mosurik ezin bada emon? (bis)

E. Pagola
Kalea zapaldu nahi bahuan
maskara zan derrigorra
ahaztu ezkero etxera buelta
egitearen zigorra
legea bertan behera uzteak
ekarriko duna horra:
lehen denboran faltan hebilen
orain baietz egon sobra! (bis)

M. Amuriza
Ekologiaz batera etorri
zunan osasun krisie
ta maskarillak bota-botaka
sartu euskuenan zirie
resiklajiai emoten hasi
ein biko junau ie-ie
maskarilla bat bular banatan
eta eindde bikinie! (bis)

Abarkas
Nahiz eta askok bardin pentsatu
“Kenduta askoz hobeto!”
zenbat denbora ibili juau
dan horiek egiteko!
Oin farmazian armariotan
egon dana baietz peto
berziklatzie hobeto dogu
zeozetan irabazteko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra