Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-jartzailea
Labaka, Maddi
Bertsolariak / Egileak
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Atzo, hain koloretsu hain aske... Atzo gauean eraso sexista bat izan zela zioen mezuarekin esnatu gara. Hala zabaldu duzu sarean zuk ere Twitterren. Bat ez, bi izan ditugu. Hau kontuan hartuz, Habaneran kantatzeko eskatuko dizut eta nik emango dizkizut zortzi oinak bi bertsoetarako. Hirugarrena zuk nahi dizun moduan osatu.
Gaiari oharrak
Lehen bi bertsoak gai-emaileak emandako oinekin osatu zituen.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuentzat hutsala da
besteontzako arazo
baina agian denontzako
bihurtuko da akaso
herrian ez-festak eta
berriro ere bi kaso
nahiz batzuk egingo duten
albora begira paso
patriarkatuak lotzen
dizkigu hainbeste lazo
ta gero guk salatzean
maiz eginda enbarazo
parrandan egon nahi degu
aske, lasai ta eroso
baina maiz gauak guretzat
bihurtzen dira eraso.

Noizbait izango al degu
nahi adina libertade?
Izango al gera kalean
behingoz andre eta jabe?
Eta erasotzaileek
egingo al dute alde?
Dantza egingo al degu
gure gorputzaren alde?
Bitartean erasorik
ez da erantzunik gabe
herrian maiz feministak
sortzen dira hainbat talde
eta hala izango da
elkartasunezko sare
lasai ez zaude bakarrik
gu zure ondoan gaude.

Horren errima estuak
dauzka gure habanerak
nahiz eta egiten ditugun
manifak edota grebak
gauetan hainbeste dira
erasotzeko aukerak
auzitan jartzen zaizkigu
moduak eta janzkerak.
Lasarteko bi kasuak
beste hainbaten aldaerak
ez baditugu aldatzen
jokamoldeak, jarrerak
zalantza daukat barruan
ta zailtzen nau kantaerak
noiz arte entzungo degun
“Beste bat” eta “Beste bat”?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra