Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-07-02 Usurbil Jaialdia
Gai-jartzailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Herritarrak zarete; urte askoan bikote ere izan zarete, oso herritarrak, parte hartzaileak, bikote ezaguna herrian. Gauzak hasi bezala bukatzen dira eta zuek iazko Santa Ixabel egunean apurtu zenuten. Gaur urtebete. Eta harrezkero ahalegindu zarete elkarri ihes egiten. Aitor, zuk ez zenekien, baina urtero bezala kuadrillako bazkaria duzue eta zure bazkarira agertu da Agin, zure kuadrillako batekin hasi omen da ateratzen. Eseri zarete mahaian, elkarrengandik bertikalean.

Deskribapena

Doinua
Orain agertzen dira
Neurria / Estrofaren izena
Zazpikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zazpikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Iaz gaurko egunez
bukatu genuen (bis)
urte bete pasa da
ohartu baino lehen
zer aldatu den?
Gaur kuadrilla eguna da
zer zabiltza hemen?

A. Laburu
Halaxe biltzen gera
tarteka-tarteka (bis)
zuk bekozko beltzakin
hartu dezu buelta
eta puñeta!
Kuadrillakora nator
baino bikoteka.

A. Mendiluze
Normala iruditzen zait
bikotearena (bis)
gure artean ez dago
iaz zegoena
baina hau dena
zure irripartxoa da
kezkatu nauena.

A. Laburu
Nere irripartxoa
al da hain krudela? (bis)
Serio jar ninteke
gaur Aitor bestela
edo horrela
esan nahi al didazu
sobran nagoela?

A. Mendiluze
Ez, ez, zu bidaltzerik
ez zazu espero (bis)
garai batean geunden
biok bero-bero
hoztu zen gero
orain dela hamaika
hilabete edo.

A. Laburu
Eta berriro hemen
aurkeztu natzaizu (bis)
bai bera hemen dago
bai ni eta bai zu
ai baino aizu!
Bazkaria kontrako
eztarritik jun zaizu.

A. Mendiluze
Ez adarrik jo neri
tira Agin tira! (bis)
Lasai etor zaitezke
nagoen tokira
baina argi da
kezkatan zaude nere
ondora begira.

A. Laburu
Itsasuan hamaika
arrai badago ta (bis)
Aitor nik ezer txarrik
ezin dizut opa
ta altxa kopa
hurrengo urtian alde
ein dagigun topa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra