Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-08-19 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Urien, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Martin, Alaia
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu.

Deskribapena

Doinua
Haizea dator ifarraldetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sudur barrua elikatzen du
sarri itsasoko bitsak
ez zait ajola ze eguraldi
ta zeintzuk diren baldintzak
arnaste tarte estuak ditut
eta pausuak murritzak
ta itsasoak askatzen ditu
bere olatu bortitzak
subtitulatzen ditut esaten
dizkidan garrasi hitzak
sarri hondartzan aurkitzen ditut
nire bizitzaren giltzak.

Ta misterio liburutxo bat
kolpez daukat: tatatatxan!
Irudimena olatuekin
batera jarri zait martxan
norbaitek aske bota ote du
aurkitzeko esperantzan?
Edo galdu du beti galduta
ibiltzen den konfidantzan?
Edo norbaitek giltza sartu du
ikararik gabe galtzan
eta ondoren gau epel baten
larrua jo du hondartzan?

Baina bizitzan zabalagoa
izan behar da perspektiba
ta niri behintzat zabaldu ohi zait
itsasoari begira
problema haundi eta txikiei
beti bira eta bira
oreka bila ta giltzen bila
begiratzen urrutira
baina batzutan eguneroko
bati eustea aski da
ze, giltza aurkitzen duzunerako
sarrailak aldatzen dira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra