Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Gorka Pagonabarraga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolariak / Egileak
Illarregi, Joanes
Pagonabarraga, Gorka
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Joanes eta Gorka lankideak zarete. Posta elektroniko ugari jasotzen duzue eguneko edozein ordutan. Joanes, zuk laneko posta elektronikoa instalatu duzu zure mugikorrean uneoro eskura izateko. Gorkak ez du hori egiteko inongo asmorik.

Deskribapena

Doinua
Menditarra naiz eta gogoan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Gorka Pagonabarraga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Illarregi
Nahiz ta lanean pasatzen dugun
sarri gaua ta eguna
medikuntza da arlo bat oso
sakona eta iluna
guk kontratuan sartu genuen
eskuragarritasuna
are gehiago gure esku bada
beste batzun osasuna.

G. Pagonabarraga
Gure firma bat jarri genuen
ez dakit ze kontratutan
beti prest egon behar gendula
horixe daukat gomutan
baina egiak letra hoietatik
gelditzen dira lekutan!
Eskuragarri nago egunero
baina ez edozein ordutan.

Joanes Illarregi
Nahiz minutuak soilik ditugun
bakoitzarentzako hiru
listan jendea bertan dagona
pilatzen ari baitzaigu
nahiz ez kobratu behar adina
ez jaso hainbeste diru
jakin gabe joan eta goizean
nondik hasi ez dakigu.

G. Pagonabarraga
Baina ez dut nahi etxera heldu
ta mugikorrean sua
eduki nahi dut orain arte lez
klinika irripartsua
ta egunero hartu nahi nuke
ez da ta horren antzua
bihar berriro bueltatu nadin
behar dudan deskantsua.

J. Illarregi
Noski sarritan gure burua
deskantsatzera behartu
deskonektatu ezin dugula
ez ote zara ohartu
mugikorrean aukera gisan
soilik nahiko nuke hartu
eta gero nik pentsatuko dut
noiz sartu ta noiz ez sartu.

G. Pagonabarraga
Behar dugula diozu dela
aplikazio bat soilik
bide horretan dena den ez dut
emango orain pausorik
mobila gugan sartzen da eta
hartzen baikaitu osorik
martxa honetan zuk eta biok
amaitu baietz gaixorik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra