Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolariak / Egileak
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Illarregi, Joanes
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iñaki eta Joanes. Bulego bereko abokatuak zarete. Iñaki hasiberria eta Joanes beteranoa. Bulegora kasu entzutetsu bat iritsi zen, irabazteko ia ezinezkoa zirudiena. Iñaki, Joanesek esan zizun zu arduratzeko defentsaz. Auzia irabazi egin duzu eta Joanesek proposatu dizu elkarrekin prentsaurrekoa ematea.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi II
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Apalategi
Ezabaezina da
sarri iragana
baina nik hartu nuen
hortarako lana
orain irabazita
ospakizun plana
ados emango degu
biok erdi bana
ta han konta ezazu
esan zenidana.

J. Illarregi
Haseran zirudien
genula triskantza
baina ongi duzu
epaitegi dantza
egia esan nahi duzu
zure nahia antza
jendeak jakin dezan
ez izan zalantza
zenek eduki zuen
zugan konfiantza.

I. Apalategi
Sendo ikusten zaitut
orain abenturan
baina garai batean
hor zenbiltzan dudan
kasu garaitezina
omen zen itxuran
nigana konfiantzaz
hor zatoz liluran
baina inoiz eduki
al zenuen zugan?

J. Illarregi
Nik jakin nuenean
momentu horretan
pentsatu nuen zure
hango aukeretan
ez banizu eskeini
aukera benetan
betiko egongo zinen
iltzatuta bertan
zakurren kustodia
konpartituetan.

I. Apalategi
Kolperik jo ez eta
atzetik barrea
ulertuko dezu ba
nere haserrea
mundu hau hola bada
ze mundu errea
bekarioak lana
jefeak sobrea
hau zure bufeta da
ez buffet librea.

J. Illarregi
Pasa ditut lehenago
zenbait komeria
kasurik ez zen heltzen
mila miseria
orain zuk ez zazula
kontatu egia
isil-isilik gera
zaitez alegia
eta emango dizut
sobrean erdia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra