Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nerea eta Julio, mendira elkarrekin joaten zarete. Aurreko bi saiakeretan galdurik egon ondotik, mendi itzuli bera egiteko gelditu zarete. Nerea, aldi honetan, Juliok dena ongi begiratu eta prestatu duela esan dizu, baina gaur ere galdu egin zarete.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Hirugarren aldian
esan dugu “Guazen!”
zazpi aldiz behatu
duzu Google Mapsen
eta berriro galdu
zer zaigu gertatzen?
Badaezpada hasiko naiz
papurrak botatzen. (bis)

J. Soto
Bide emanez hemengo
tontor ta eguzkik
galdu garela eta
demandan zatozkit
bisitatu gaituzte
hiru tanta bustik
eta argibideak
urratu egin zaizkit. (bis)

N. Ibarzabal
Euria hasi digu
orain berehala
ba apokalipsiak
harrapa gaitzala.
Zorrotz ta altu zaude
zuk duzun itzala
baliagarri da eguzki
erloju bezala. (bis)

J. Soto
Gure Salomon botak
gure galtza Trango
Orhira egin dugu
beste behin’e txango.
Baina ez zaitez kezkatu
prestatuta nago:
gailurra ikusiko dut
zuk baino lehenago. (bis)

N. Ibarzabal
Altua zarelako
eta tipi-tapa
bizkor egiten duzu
mendiko etapa
gailurrera hel gaitezke
baina a ze marka!
Hiru putre dauzkagu
buruan bueltaka. (bis)

J. Soto
Ez dut entzuten zu zer
zabiltzan esaten
nahiz badaukazun igual
nik aina azalpen
mundura sortu nintzen
gizona behin baten
ta ez nuen ikasi
atzetik joaten. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra