Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Azkarraga, Oier
Bertsolariak / Egileak
Galletebeitia, Xabat
Mujika, Haritz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Xabat eta Haritz. Gasteizen bizi den bikotea zarete. Urteetan izan duzuen autoa matxuratu da eta ez du konponbiderik. Zuk, Xabat, beste auto baten beharra ikusten duzu. Haritzek ez du batere argi.

Deskribapena

Doinua
Oihan beltzean zoinen eder den
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Haritz Mujika

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
Hiri berdea dugu aspaldi
gure bizileku zoru
auto zahar hau maite genuen
hondatu da halamodu.
Ezinbestean ordezkoren bat
aurkitu behar diogu
ta Mercedesek justo ekoizpen
katea handituko du!

H. Mujika
Ustekabean izorratu da
etxeko Opel Corsita
baino gaitzerdi pisua degu
guk plazari itsatsita!
Zertarako da Mercedes Benz bat?
Hobe ibili jauzika!
Beste era baten molda gaitezke
hiri erdian bizita!

X. Galletebeitia
Baina hiria beti da hiri
kaltea zein bertutea
etxean, Haritz, aurreztea da
zure ohiko buklea.
Hala ere Opel Corsak bete du
bere hogeigarren urtea
gauza bat dugu zuhurra izatea
eta beste bat kutrea!

H. Mujika
Baina garraio publikoa ere
ederra dauka Arabak
ta bizikletaz pasa litezke
hiribueltako lautadak
utzi kotxea jantzi txandala
ta jarri sasoian, Xabat!
Hondamenditik beti atera
bailiteke aukera bat.

X. Galletebeitia
Hondamendia kotxeak dauka
seguru ta atestatu
lanera nola joango garen
zerk behar dun ordezkatu
zugandik noski espero nuen
eta ezin naiz kezkatu
ta neure kasa erosten badut
baietz gero zuk eskatu!

H. Mujika
Keba, ez Xabat, niri ez eskatu
gidatzen hasi nadila
bateko dela depositua
ta zulatu den gurpila!
Baino hori bai zuk ekartzea
litzateke borobila
lana seiretan bukatuko det
eta pasa nire bila!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra