Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Gai orokorra: Online bideo-jokoak
Puntua: Lagunekin batera / partida berean
Puntua: Tamainan aritzea / ez da gauza txarra
Puntua: Mundu birtualean / bizi dira asko

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lagunekin batera
partida berean

jolasten hasten gara
roboten legean
moda horixe dago
gaur gure mendean
elkarrekin, bai, baina
bakoitza berean.


Tamainan aritzea
ez da gauza txarra

baina pantailak luza
ohi du hatzaparra
ahaztu arte zein den
zuk duzun biharra
uste dut badugula
hausnartu beharra.


Mundu birtualean
bizi dira asko.

Mundu birtual hori
al den egiazko
aspaldian jartzen dut
nahiko zalantzazko.
Mundu diferente bat
nahi nuke biharko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra