Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-08 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Garatxena, Leire
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Etxebarriazarraga, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitor eta Onintza kirolariak zarete. Adinean gora joanagatik ere oso errendimendu ona ari zarete izaten. Aitor, Onintzak esan dizu hasi berri den denboraldi hau izango duela azkena.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Etxebarriazarraga
Nola likra azalera
itsasten den udan
maratoietan nahi dut
segi itsasten zugan
geneukanak elite
kirola jomugan
utzi behar duzula
ta utzi nauzu dudan
nik ez dakit zu gabe
jarraitu ahalko dudan.

On. Enbeita:
Begira, kostatu zait
ondo pentsatzea
eta erabaki bat
hotzean hartzea
nahiz eta polita den
dominak batzea
maratoiak han dauka
beti bere atzea
eta gurako nuke
duin amaitzea.

A. Etxebarriazarraga
Baina ez ote da hau
gustatzen zaiguna
esfortzua, nekea
domina, podiuma?
Oraindik begibistan
duzu osasuna
ta nahiz ta nabaritu
argi daukazuna
non askatuko duzu
lehiakortasuna?

On. Enbeita
Entrenamenduetan
hartuta pasada
etxera erdi nekez
beti joaten gara
kirolari begira
hona eta hara
baina egungo bizitza
bera ere zer da ba?
Bizirik irautea
nahikoa lehia da.

A. Etxebarriazarraga
Ni ere banaiz baina
zu besteko adina
leihakor, eta ez da
pisutsu adina
behintzat piztu nahi dizut
despedida grina
batera egin dezagun
azken ahalegina
lortu dezazun azken
urrezko domina.

On. Enbeita:
Gura eta ezinak
ematen du pena
ta amaieran litzake
oso nabarmena
bakarrik ein nahi nuke
neuk ahal nukeena
orain arte iraun dut
lehietan barrena
ta hori da niretzat
domina onena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra