Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-22 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Kastorene Luro, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alaia eta Onintza suhiltzaileak zarete. Maiz duzuen ordutegi eta txandekin ederki bizi zaretela aditu behar izaten duzue. Atzo istripu larri batean lan egin behar izan zenuten jendea ateratzen.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Nahiz ta denbora gozatzen dugun
ta ez dugun inoiz galtzen
eta lagunek esaten duten
“Zuen lan guztia hau al zen?”
gertatzen dena kasu batzutan
zaila da hitzez azaltzen
eta etxera joandakoan
barruko sua itzaltzen.

O. Enbeita
Batzuentzako gu bizi gara
lan gutxi eginda, bapo
baina guztia zailtzen denean
denbora dugu kontrako.
Sarri adarra jotzen digute
gorputz ona dugulako
baina bizitza ez da erreza
egutegitatik kanpo.

A. Martin
Egutegia gorri kolorez
nahiz ta ikusi atsegin
egun guztiak ez dira berdin
kolorez dira desberdin
norbait itzaltzen bada parean
nahiz egin mila ahalegin
etxerakoan pentsatu ohi dut
ez dudala aski egin.

O. Enbeita
Sua hasten da txispa batekin
eta gero zenbat neke!
Iraun dezake ordubete bat
edo eta astebete
gure egunak kontatzen dira
guregandik kanpo merke
deskantsatuko ez bagendu igual
erotu eingo ginateke.

A. Martin
Batzutan behar da atsedena
besteetan perspektiba
heriok segaz begiratzean
adi gure aurpegira.
Nahiz ta soldata ta jai-egunak
ederrak diren, argi da
istriputako flashback ilunak
betiko geratzen dira.

O. Enbeita
Gauez bueltaka izaten dugu
egunez ikusi hura
amets gaiztoek ekartzen dute
bueltan sua eta ura
baina berriro ezer badator
sartu ohi gara barrura
hortik aurrera gure lana ez da
beste inoren ardura.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra