Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-22 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Kastorene Luro, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Illarregi, Joanes
Laburu, Agin
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Joanes eta Agin, Foruzainak zarete. Zuen txanda amaitzeko denbora egiten ari zarete autoa behar ez den lekuan utzita. Beste polizia auto bat hurbiltzen ari zaizue. Nagusiarena da.

Deskribapena

Doinua
Lurralde dena dabil II
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Agin Laburu

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Illarregi: Doble filan jarri ta
kafe bat hartuta
A. Laburu: turnoa behar baita
hasi eta buka
J. Illarregi: lotsarik ez dugula
ezin da izkuta
A. Laburu: alperrak izatea
ez da gure kulpa.

A. Laburu: Horrela jaio ginan
mundu honetara
J. Illarregi: ta hala joan gara
bertatik bertara
A. Laburu: polizia ez dena
irakaslea da
J. Illarregi: bonbero izateko
alferregi gara.

J. Illarregi: Kotxearen kapoan
ipurdia jarri
A. Laburu: eta kontu polittak
kontatu elkarri.
J. Illarregi: Nagusia heldu da ta
ipurdia larri
A. Laburu: baino bera ere hola
egoten da sarri.

A. Laburu: Guk ere baitiogu
hari ikasia
J. Illarregi: soldata ezer egin
gabe irabazia
A. Laburu: nik ere izan nahi det
nere nagusia
J. Illarregi: poliziak herrian
a ze garrantzia!

J. Illarregi: Hiru zerbezarekin
heldu da gugana
A. Laburu: eta tokatu zaigu
kriston panorama
J. Illarregi: ze nolako mozkorra
gainean daukana!
A. Laburu: Lasai, nagusia da
ez da zure ama.

A. Laburu: Harreman ona degu
nagusiarekin
J. Illarregi: beti edaten gabiltz
ekin eta ekin
A. Laburu: eta hor datorrenez
zerbeza horrekin
J. Illarregi: proba egin dezagun
alkohol probarekin.

J. Illarregi: Ea zeinek ematen
duen gaur gehiago
A. Laburu: apustu kontuetan
ni ohituta nago
J. Illarregi: hortan’e nagusia
gainetikan dago
A. Laburu: harrek whiskitik ere
egiten du trago.

A. Laburu: Beraz juango gera
danok berehala
J. Illarregi: gure kuartelillora
afaltzera hala
A. Laburu: kuadrilla ona gera
ta beraz normala
J. Illarregi: azken tragoa berak
ordaindu dezala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra