Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-22 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Kastorene Luro, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Martin, Alaia
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Eskua hartu dizu. Indartsuago sentitu zara.

Deskribapena

Doinua
Goizean altxatu eta
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Neurria:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goiz berezia denean
pertsiana da beruna
ta ezin armairuan gorde
nire mamuen bilduma
beti ez dugu goxoki
hartu ohi datorkiguna
ta gaur tunel amaiera
ere ikusten dut iluna.
Lehen sendo sentitzen nintzen
orain sentitzen naiz luma
baina esku gainean dut
amaren esku biguna (bis)
gaur dut eskola haundiko
nire lehenengo eguna.

Besteek ze esango dute?
Egingo al didate traba?
Denak ni bezain izuti
ote datoz eskolara?
Nahiz pardela kendu dudan
kaka eginda nago jada
arnasa sakon hartzea
da onena beharbada.
Ama adi-adi daukat
nigan bere begirada
eskutan suma nezake
bere bero ta taupada (bis)
eskuak batuta sortzen
da arima-besarkada.

Eskolarantza goaz ta
zenbat ume garraxika!
Ni diximuloan sendo
ez nabil negar antsika
maistra berri bat daukagu
ta egin nahi diot bisita
bizitza ederragoa
baita ausardiz bizita.
Ta eskua askatu dit
nik hartu dut ziur pinta
pentsatu nahi dut gaurkoa
dugula egun polita (bis)
noizbaiten erortzen banaiz
eskua helduko dit ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra