Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Bertsoa entzun |
2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bailara hontako doinu eder hau
jarri nahi det azken mastan
bertako jende asko baitegu
sortu degun abaraskan.
Txapelketako lehia ilunean
danak puntu harrapaskan
pentsatzeraino honetarako
gure burua kapaz dan.
Honenbestean despeditzen naiz
agur bertsozale laztan
gogorra baino ederra izan da
ta eskerrik asko, Baztan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra