Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Uria
Nik oraindik izen ta
espeziei bueltaka
nire apunteen kuaderno
hori aterata
ta zu hau eta beste
hartuz tiki-taka
asunen bat hartzea
baino ez zaizu falta. (bis)
M. Arzallus
Kuadernoa uztea
duzu zuk onena
nik badakit itxura
badakit izena
beti izan naiz fana
ni Asterixena
ta Panoramixekin
ikasi dut dena. (bis)
J. Uria
Panoramix zen druida
kasi perfektua
ta nahiz ta ustez dena
duzun ulertua
nola dena duzun hor
sortan aletua
egingo dizu efektu
ta kontraefektua. (bis)
M. Arzallus
Lasai egon basora
etortzen naiz usu
hemengo larre denak
nereak dituzu
zerbait prestatu dut ta
lasai egon aizu!
Total lehenengo zuk
probatuko duzu. (bis)
J. Uria
Agintzen ere hasi
halakoren baten
Panoramix, Asterix
dena duzu ematen
dena dakizu hau eta
bestea esaten
ikastaroa igual zuk
eman zenezakeen. (bis)
M. Arzallus
Baina ez naiz ausarta
naiz nahiko koldarra
hara asko bildu ditut
dauzkat barra-barra
izena ere hola
du: sendabelarra.
Hola izena badu
ezin da izan txarra. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra