Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-12 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolariak / Egileak
Alkaiza, Saioa
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Saioa eta Beñat aktoreak zarete. Azken boladan egin dituzuen castingetan, lana lortzeko ezinbesteko baldintza izan duzue sare sozialetan aktibo egotea.

Deskribapena

Doinua
Oraindik hango oihartzun hots bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Alkaiza
Besteen begira galdera ikurra
baino ez da aktorea
asko ikasi nun, teknika daukat
zorrotza ta dotorea.
TikTok, Facebooka edo Twitterra
ez nago bertan gordea
erakusleiho izan liteke
preso hartzen gaitu ordea.

B. Gaztelumendi
Preso hartu arren ni beti nabil
produktoreen esaneko
beti zeozer komentatzeko
beti zerbait esateko!
Facebook, Instagram eta TikToken
bateko eta besteko
beste oholtza bat baino ez dira
aktoreak izateko.

S. Alkaiza
Estadoetan ze egoera!
Zer da lanaren kartzela?
Fokupea da beti epai bat
baina epai bat ustela!
Pantaila handian erakutsi dut
kapaza naizela bela
zeluloidean egin dudana
baloratu dezatela.

B. Gaztelumendi
Baina mundua ez doa horrantz
egin zaidazu mesede
sare sozialek gaur egin dute
kaleak beste botere.
Horrenbeste troll ta txiolari
edozein jartzeko berde
hemen paper bat jokatzen baitu
aktore ez denak ere.

S. Alkaiza
Papera edonork jokatu ohi du
gidoian tenkatuz soka
“Twitterren egin” esaten dute
ta sentitzen naiz itota
intsumisoak izan behar gara
ta ez nabil adar joka
sortzaile batek beti egiten du
korronte handien kontra.

B. Gaztelumendi
Baina korronte haundi xamarra
dugu lehengoen aldean
ni saiatzen naiz beti ibiltzen
zeozer jartzen alean
zuk nahi baduzu zure ekarpena
egin ezazu kalean
nik fokupean jarraituko dut
ta zuk nire itzalean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra